IZEI-n pertsona talde bat gara. Guretzat oso garrantzitsua da denon parte hartzea, horregaitik gure balore garrantzitsuetako bat taldeko lana da.

GURE HISTORIA

IZEI 1980. urtean sortu zen Durangon Hilario Perez Meñica-ren eskutik eta beranduago bere anaia den Santiago erantsi zen proiektura. Aroztegi txiki bat izanez hasi zena laister handitu zen eta bezeroak esparru profesionalago berri batetik zaindu eta aholkatu ahal izateko IZEI Decoración jaio zen.

IZEI Ebanistería S.L.-an fabrikatzaileak gara, egur mota guztiak lantzen ditugu eta beraiekin era guztietako altzariak disenaitzen eta fabrikatzen ditugu: logelak, egongelak, sukaldeak, horma-armairuak… etab. Ez dugu ahazten ohiko aroztegia eta ateak, lurrak, errodapiak… etab. lantzen ditugu. Honek ematen digun malgutasun haundiari esker bezeroaren ideiak neurrira egin ditzakegu bere beharrak eta ideiak bermatuz.

IZEI Decoración S.L. dendan joera eta tankera ugaritako sorta baten artean aukeratu dezakezue. Mota guztietako proiektuak egiten ditugu zeure etxe, enpresa edo dendarako, une oro gure dekoratzaile taldearen aholkupean. Honetaz gain, zuk nahi izanda, gure bezeroaren orientatze konpromisoan, gremioak koordinatzen ditugu zeure ideien eta beharren garapen integrala emanez.

Gure nahia bezeroaren asebetetzea da, urbiltasunaren eta konfiantzaren ildotik lanean, horregaitik lantzen dugu zeure proiektua profesionaltasunez eta kalitatez. Honi esker 2010. urtean Premie ziurtagiria lortu genuen. Kudeaketa sistema hau oso erabilgarria da eta enpresa ertainak bikaintasun eredura urbiltzeko balio du.


Hilario Perez Meñica
Fundatzailea